XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TARTA-usain gozo eta epelak erakarri zituen lehenengo saguak Julietaren etxera.

Herrian gelditzen ziren etxe zahar baina dotoreneetako bat zen hura, gurasoak hiltzean Julietari utzi zioten ondasun bakarra.

Lehenengo sagu talde goseti hark makina bat estuasun eta larritasun paseak zituen bere bizitza labarrean; beraz, hango gaileta kutsua, hango gazta apurrak eta ogi egin berriaren pusketak paradisukoak iruditu zitzaizkien sagu ibiltari haiei.

Eta esperantzaz beterik Julietaren sukalde zabaleko zulotxo batean kokatu ziren.

Berehala konturatu ziren beren erabakia ezin hobea izan zela, Julietak bere burua ederki asko zaintzen baitzuen, mimo handiz prestatzen zituen bere otorduak eta, mokofina izateaz gain, gozozale amorratua ere bazen...